Lainoa.eus

Erabilpen Baldintzak

{{ date }}

{{ domain }} webgunea eta honek eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzean ondorengo Erabilpen Baldintzak, {{ domain }}-en Pribatutasun Politika eta Cookie Politika onartzen dituzula ulertuko da. 16 urtez azpiko erabiltzaileek guraso edo legezko ordezkarien baimena beharko dute webgune honetako zerbitzuak erabiltzeko. Erabilpen baldintza hauek beharren arabera egokitu eta eguneratuak izan daitezke, horren berri ohiko kanalen bidez emango delarik.

Erabilgarritasuna

{{ domain }} webgunea bolondres gisa diarduten norbanakoek kudeatzen dute eta irabazi asmorik gabeko proiektua osatzen dute. {{ domain }}-en helburu nagusia software librean oinarritzen diren zerbitzuak eta hauek eskaintzen dituzten abantailak erabitzaileei ezagutaraztea da. Horretarako, hainbat zerbitzu erabiltzaileen esku doan jartzen dira, bestalde, erabiltzaileak software librean murgildu daitezen eta beren gaitasunak areagotu ditzaten lagungarri izan daitezkeen eduki didaktikoak argitaratzen dira. Nolanahi ere, {{ domain }}-ek ez du bermatzen bertan argitaratzen diren edukien erabateko zehaztasuna eta ez da akatsen baten ondorioz edo erabilpen okerraren ondorioz gerta litezkeen kalteen erantzule egingo, ez eta zerbitzuek jasan litzaketen arazo teknikoek sortutako kalteen erantzule ere.

Jokabide-kodea

{{ domain }}-ek doan eskaintzen dituen zerbitzuen erabiltzaile orori eragingo die jokabide-kodeak.

Debekaturik dago edozein pertsona, etnia edo giza-talderi zuzendutako inolako irain, gorroto edo bortxakeriazko jazarpenik egitea. Ez da onartuko haur pornografia, arma trafikoa, iruzurra edo legez-kanpoko beste edozein jarduera mota eskaintzen diren zerbitzuen bidez burutzea.

{{ domain }} webgunearen edukiak doanekoak eta eskuragarriak diren arren, debekaturik dago hauek ezarrita duten lizentzian zehazten diren baldintzak kontuan izan gabe erabiltzea.

Erabiltzaile kontua

Zerbitzuak erabiltzeko beharrezkoa da erregistratzea. Izen-emate sistema froga moduan aurkitzen da oraingoz, beraz ustekabeko akatsak gerta daitezke. Une hauetan, erabiltzaile berriei irekita dauden zerbitzuak hauek dira:

  • XMPP mezularitza
  • Mumble VoIp ahots bidezko txata

Pribatutasun Politika

Erabiltzaileen datuak gure Pribatutasun politika-ren arabera gorde eta prozesatzen dira.

Cookie Politika

Hau da webgune honek darabilen Cookie Politika

{{ date }}